Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza argitaratuta

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

Ibilgailuak kale berrian. ARTXIBOA

Urte berriarekin batera sartuko da indarrean.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren lastailaren 31ko zenbakiak Irurtzungo Udalaren Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantza argitaratu du. Ibilgailuak bajera eta garajeetan sartzeko espaloiak edo jabetza publikoko beste ondasunen bat gurutzatu behar dutenei emanen die udalak pasabideen lizentziak. Horiek lortzeko eman beharreko pausoak zehazten dira araudi onartu berrian. Baita, besteak beste indarraldia, mugak, sarbideak, seinaleak, debekuak, bete beharrak eta arau hausteak ere. Ordenantza ez betetzeak 100 eta 500 euro arteko isunak ekar ditzake.