Areto futbola

Melistar izango da Osasuna Magna Xotaren lehen arerioa Kopan

Guaixe 2025eko azaroaren 3a

Osasuna Magna Xotak Melillan jokatuko du Errege Kopako lehen kanporaketa. ARTXIBOA

Norgehiagoka azaroaren 18an edo 19an jokatuko da, Melillan

Urriaren 30ean Errege Kopako zozketa egin zen. Horrela, bigarren mailako Melistar FS izango da Osasuna Magna Xotaren lehen arerioa Kopan. Kanporaketa azaroaren 18an edo 19an jokatuko da Melistarren etxean, Melillan. 

Gustura entrenatzeko egunak
Asteburuan lehen mailako ligako zortzigarren jardunaldia jokatu da. Osasuna Magna Xotak eta Illes Balears Palma Futsalek aurretik jokatu zuten jardunaldi honetako partida –talde irurtzundarrak irabazi zuen, 4-3–, eta, hortaz, atseden hartu dute. Zortzigarren jardunaldia jokatuta, El Pozo Murcia da liderra (21 puntu) eta Osasuna Magna Xota zazpigarren da (11 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Osasuna Magna Xotak sailkapenean hirugarren den Jimbee Cartagena izango du aurkari, azaroaren 7an, 21:00etan, Murtzian (La Liga+).