Hydrok obra egiteko baimena jaso du

Guaixe 2025eko azaroaren 5a

Hydro enpresaren lantegia Erabidea industrialdean. ARTXIBOA

Zepak biltegiratzeko toki berria eginen du. 

Hydro Extrusion Spain kide bakarreko sozietate anonimoak Irurtzunen duen lantegian aldaketa bat egiteko baimena jaso du. Aluminioa galdatu eta estrusionatzen duen enpresak gaur egungo aluminio zepak gordetzeko 120 m²-ko biltegia du. Hura eraitsi eta teilatupeko lau siloko eremu bat eginen du, 250,2 m²-ko azalera izanen duena. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak ebatzi du aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, eta bat datorrela Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legearekin.