Emakumezkoen lehen maila autonomikoko bosgarren jardunaldian Irurtzungo Xota klubeko bi taldeek elkarren kontra jokatu zuten Atakondoan. Lehia polit bezain berezian, Xota A taldeak 4-0 hartu zuen mendean Xota B, Irati Oneca (2), Cristina Bariain eta Yolanda Martil jokalarien golei esker.
Xota A taldeak jarraitzen du emakumezkoen lehen maila autonomikoko lider (12 puntu), Mendialdea A taldearekin puntutara berdinduta. Xota B seigarren (puntu 1). Seigarren jardunaldian Xota A taldeak Mendialdea A izango du aurkari Berriozarren, azaroaren 7an 19:30ean hasiko den partida erabakigarrian, lidergoa baitago jokoan. Xota B-k, aldiz, Larragako San Miguel taldea hartuko du azaroaren 7an, 19:30ean, Atakondoan.