Manfisa Wire SMren handitzeri oniritzia

Guaixe

Enpresaren ikuspegia. ARTXIBOA

Trefilaketa jarduerarako eraikin berria eginen du.

Irurtzungo Manfisa Wire SMk Nafarroako Gobernuari ere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zion. Asmoa da trefilaketa-jarduerarako eraikin berriak ezartzea. Horretarako, batetik, lehendik zeuden bi nabe legeztatzea eskatu zuen. Eta, bestetik,  hirugarren pabilioia eraikitzea biltegirako eta trefilaketa-lerro berrirako. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak enpresari baimena eman dio funtsezko aldaketa hori egiteko. Enpresak ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu.