Bi haizpe ondoan, Leitzarango Autobian (A-15), Irurtzungo norabidean zihoan auto bat bidetik atera zen larunbat arratsaldean, azaroaren 8an. Ezbeharraren ondorioz ibilgailuan zihoan pertsonak min hartu zuen eta Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Istripuaren tokira Cordovillako parkeko suhiltzaileak joan ziren. Trafikoa arautzeaz eta istripua ikertzean Foruzaingoa arduratu zen.