San Martin festak hastearekin batera eguraldiak okerrera egin zuen, hoztu eta euritara jo zuen. Horrek kale animazioan eragina izan zuen larunbatean. Askok tabernetan eta elkarteetan opatu zuten aterpea. Erga Larreak elkartean jokatu zen gozogintza lehiaketan dozena bat parte hartzaile izan ziren. Haiek epaitzeaz arduratu ziren Paulina Dicheva, Blanca Amoztegi eta Idoia Juan. Sari nagusia Jenifer Fernandez izan zen red velvet tartarekin. Bigarren saria Miriam Rekalderi teilek bigarren saria eman zioten. Hirugarrena, berriz, Ari Altunak jaso zuen, lotus tartarekin. Sari banaketaren ondoren, lehiaketara aurkeztutako gozoak dastatzeko aukera izan zen.
Lainoa jaso eta gero, igandean eguzki gozoaz gozatzeko aukera izan zuten irurtzundarrek eta hara joan zirenak. Eguerdi partean plazan jende ugari zegoen artisau postuen artean begira, eta erosten.
Patroiaren eguna bihar, azaroaren 11n, ospatuko dute irurtzundarrek. Beraz, oraindik bada zer ospatu Irurtzunen.