Areto futbola

Xota, garaipen bikoitza

Guaixe 2025eko azaroaren 12a

Xota A taldeak lidergoari eusten dio, Mendialdea A taldeari irabazi ostean. XOTA

Emakumeen lehen maila autonomikoan Xota B-k eta Xota A-k garaipen sendoak lortu zituzten

Emakumezkoen lehen maila autonomikoan seigarren jardunaldia jokatu zen. Xota A-k Berriozarren jokatu zuen Mendialdea A-ren kontra. Lidergoa zegoen jokoan eta irurtzundarrek ez zuten lehen postua galdu, Mendialdeari 2-3 irabazita. Irati Onekak eta Maialen Arenak sartutako golei esker 0-2 aurreratu zen Xota A, eta nahiz eta Mendialdea 1-2 gerturatu, Irati Onekak hirugarren gola sartu zuen. Azkenean, 2-3 irabazi zuten irurtzundarrek. 

Xota B taldeak Larragako San Miguel hartu zuen Atakondoan eta partida gol festa bilakatu zen irurtzundarrendako, partida goitik behera kontrolatuta 6-0 gailendu baitziren Maite Medina, Yolanda Martil (2), Maitane Sanguesa, Leire Oiarzun  eta Iradi Gorostiagak sartutako golei esker. 

Xota A taldeak jarraitzen du lider (15 puntu), Mendialdea A segika duela (12 puntu). Xota B seigarren da (4 puntu). Zazpigarren jardunaldian Xota A taldeak sailkapenean hirugarren den Txantrea hartuko du azaroaren 15ean, 15:30ean, eta Xota B-k Mendialdea B bigarrena izango du aurkari azaroaren 14an, 19:30ean Berriozarren.