Yoga

Emakumeendako Yoga Hormonala Irurtzunen

Guaixe 2025eko azaroaren 14a

Aurretik egindako topaketa bat, Lakuntzan.

Azaroaren 22an, larunbata, Sakanako Mankomunitateak antolatutako emakumeendako kirol topaketa berezia izanen da, Pikuxarren. 

Sakanako Mankomunitateak, emakumeendako kirol topaketen barruan, Yoga Hormonala topaketa antolatu du Irurtzunen, Pikuxar, Euskal Kirola eta Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Departamentuaren laguntzarekin. Pikuxar elkartean izango da, azaroaren 22an, ostirala, 10:00etatik 13:00ak arte. Antolatzaileek diotenez, "parte hartzaileek ongizatea eta energia orekan jartzeko aukera izango dute, gorputzaren erritmo naturalarekin konektatuz". 

Jarduera doakoa da eta zaintza zerbitzua eskainiko da, parte hartzea errazteko. Gainera, behar duenak taxi zerbitzua ere jaso ahal izango du. Izena ematea zabalik dago azaroaren 19ra arte (kirolak@sakana-mank.eus edo berdintasuna@sakana-mank.eus). Ahal duenak esterilla eramatea eskatu du antolakuntzak.