Atezain lanpostua bete du udalak

Guaixe 2025eko azaroaren 19a

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio lehiaketa egin da horretarako. 

Irurtzungo Udalak oposizio lehiaketaren bidez atezain lanpostu bat betetzeko deialdia egin zuen. Hautaprobak despeditu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena bere egin du udalak eta Aritz Garbisu Alberdi udaleko funtzionario izendatu du, atezain lanpostuan aritzeko. D mailako lanpostua da eta euskarazko B2 hizkuntza-eskakizuna du. Izendatuak hilabete bateko epea du lanpostuaz jabetzeko.