Areto futbola

Xota A-k lider segitzen du eta Xota B-k estropezu egin zuen Berriozarren

Guaixe 2025eko azaroaren 19a

Xota A taldekoak, pozarren, lider segitzen dutelako. XOTA

Emakumeen lehen maila autonomikoan txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Xotako bi talde irurtzundarrek

Emakumeen lehen maila autonomikoan zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Xota A liderrak Txantrea B hartu zuen Atakondoan, eta talde berdeak agindu zuen hasieratik. Azkenean 3-0 gailendu ziren Laura Goiatxe eta Irati Onekak (2) sartutako golei esker. 

Xota B taldeak Berriozarren jokatu zuen Mendialdea B taldearen kontra. Berriozarkoak hasieratik izan ziren nagusi eta 6-0 irabazi zieten irurtzundarrei. 

Xota A liderrak 18 puntu ditu, eta Mendialdea A bigarrenak 15 puntu. Xota B seigarren da (4 puntu). Zortzigarren jardunaldian Xota A liderrak Larragan jokatuko du azaroaren 23an, 13:30ean, sailkapenean azkena den San Miguel taldearen kontra. Xota B taldeak atseden jardunaldia du.