Emakumeen lehen maila autonomikoan zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Xota A taldeak lider sendoa dela erakutsi zuen, San Miguelen kontra Larragan jokatutako partidan Erriberakoei aukerarik eman ez zietelako eta 0-13 gailendu zirelako. Laura Goiatxe (2), Cristina Bariain (5), Irati Oneka (2), Ana Bidondo, Saioa Etxeto (2) eta Maialen Arana izan ziren golegileak. Xota B-k atseden jardunaldia zuen.
Xota A liderrak 21 puntu ditu. Bigarrenak, Mendialde A-k, 15 puntu ditu. Xota B seigarren postuan dago (4 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Xota A liderrak sailkapenean laugarren den Mendialdea B hartuko du Irurtzungo Atakondoan, azaroaren 29an, 10:00etan. Xota B-k Lacturale Orvina hartuko du egun eta toki berean 11:30ean.