Azaroaren 21etik 30era arte WAKO World Championship jokatzen ari da Abu Dhabin, Munduko Kickboxing Txapelketa. Mohammed Hamdi irurtzundarra Espainiako selekzioak hautatuta lehiatzen ari da, KL (Kick Ligth) -91 kg mailan, pisu astunetan.
Irurtzundarra ikusgarri ari da, Damjan Stanisic (Bosnia-Herzegovina), Jakub Bakes (Txekiar Errepublika) eta Dodiye Cisse (Frantzia) borrokalarien kontrako konbate guztiak irabazi eta final handira sailkatu delako. Finala azaroaren 28an jokatuko du, Ivan Bertic (Kroazia) borrokalariaren kontra.