Areto futbola

Osasuna Magna Xotarendako garaipena garesti dago

Guaixe 2025eko abenduaren 8a

Korsun, sartutako gola ospatzen. XOTA

Kordobako bisitatik berdinketarekin itzuli zen talde irurtzundarra

Lehen mailako hamahirugarren jardunaldian Osasuna Magna Xotak Andaluzian jokatu zuen, Cordoba Patrimonio de la Humanidad taldearen kontra. Talde irurtzundarra bitan aurreratu zen, baina Cordobak buelta eman zion eta berdinketarekin eta puntu banaketarekin konformatu behar izan zen Xota.

Lehen zatian partida serioa egin zuten Miguel Hernandezen mutilek, partida osoa, erasoan eta defentsan. Aukera ugari sortu zituzten eta horietako batean Korsunek Osasuna Magna Xota aurreratu zuen. Bigarren zatian Cordoba erasora atera zen. Asier Llamasek primeran zaindu zuen atea, baina azkenean bana berdintzea lortu zuten andaluziarrek. Berehala, ordea, nafarren erantzuna iritsi zen, Josu Mendibek 1-2 aurreratu baitzuen Xota. Txanpa horretan arbitroen erabakiek ez zuten talde nafarra lagundu. Korsunek txartel gorria ikusi eta gero Xotak jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen, eta egoera horretan bina berdindu zuen Cordobak eta berehala 3-2 aurreratu ziren. Azken txanpan hiruna berdindu zuen Dani Saldisek, eta partida puntu banaketarekin despeditu zen. 

“Lehen zati ona egin dugu, baina ez gara egindako lanaren saria jasotzen ari, gehiago merezi dugu” nabarmendu zuen Miguel Hernandezez entrenatzaileak partida bukaeran. 

Hurrena, Jaen
El Pozo Murcia da lehen mailako liderra (32 puntu), Barcelonaren aurretik (29 puntu). Osasuna Magna Xota hamabigarren da (13 puntu). Abenduaren 12an, ostirala, Osasuna Magna Xotak sailkapenean bederatzigarren eta arerio zuzena den Jaen Paraiso Interior hartuko du Anaitasunan, 20:00etan hasiko den partidan (LaLiga+).