Emakumezkoen lehen maila autonomikoan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu baina azaroaren azken asteburuan jokatutako bederatzigarren jardunaldian Xota A liderrak 8-0 hartu zuen mendean Berriozarko Mendialdea B taldea. Laura Goiatxe, Irati Oneka (3), Saioa Etxeto (2), Cristina Bariain eta Ana Bidondo izan ziren golegile apartak. Bestalde, Xota B taldeak husna berdindu zuen Lacturale Orvinarekin, partida oso berdinduan.
Xota A taldeak jarraitzen du emakumezkoen lehen maila autonomikoko lider sendo (24 puntu). Xota B seigarren da (5 puntu). Hamargarren jardunaldian Xota A liderrak atseden hartuko du eta Xota B taldeak sailkapenean hirugarren den Txantrea B izango du aurkari abenduaren 13an, 10:00etan, Atakondoan.