2025/12/17 19:00etan

Aurkezpena

Luis Lizarragaren inguruko eleberriaren aurkezpena

Luis Lizarragaren inguruko eleberriaren aurkezpena
Pikuxar, Irurtzun

Abenduaren 17an, asteazkena, 19:00etan, Juan Luis Larraza Lakuntza idazlearen bigarren eleberriaren aurkezpena izanen da, Pikuxar ganbaran: Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521. Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan. Eleberriak Sakanako pertsonaia historiko baten bizitza kontatzen du, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Aurkezpena Aizpea Euskara Taldeak euskararen egunaren harira abenduan antolatzen duen Euskal Ekitaldiak programaren barruan antolatu dute.