Emakumeen lehen maila autonomikoan hamargarren jardunaldia jokatu zen. Xota A liderrari atseden jardunaldia zegokion eta Xota B taldeak, aldiz, Txantrea B hartu zuen Atakondoan. Partida oso lehiatua jokatu zuten bi taldeek. 12. minutuan Saioa Goñik Txantrea B aurreratu zuen, eta nahiz eta Xota B-k partidari buelta egiteko ahal zuen guztia egin, ez zuen lortu eta 0-1 galduta puntuek Txantreara egin zuten ihes.
Nahiz eta azken jardunaldian atseden izan, Xota A taldeak jarraitzen du lider (24 puntu). Xota B seigarren da (5 puntu). Hamaikagarren jardunaldian Xota A liderrak bosgarren den Lacturale Orvina hartu zuen abenduaren 15ean Irurtzunen. Xota B-k hirugarren den Mendialdea A-ren kontra jokatuko du abenduaren 19an Berriozarren.