Ilbeltzaren 3an, larunbata, Asier Galarzak antolatutako Irurtzungo XI. Frontenis Txapelketa izanen da; gehienez 64 bikotek parte hartuko dute, eta sariak hauek izanen dira: Txapeldunak 1000 euro eta txapela; txapeldunordeak 500 euro, eta hirugarrenak 200 euro. Kontsolazio txapelketako finalistendako sariak ere izanen dira. 09:00etan hasiko dira partiduak, Etxarren, Latasa, Aldatz, Lakuntza, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Lekunberri, Arbizu eta Irurtzungo frontoietan. Final handia Irurtzungo frontoian izanen da, arratsaldean.