Osasuna Magna Xotak ongi despeditu zuen 2025 urtea. Abenduaren 28an Ribera Navarraren kontra Tuteran jokatutako derbian 2-3 gailendu zen talde irurtzundarra, eta beheko postu arriskutsuetatik urrundu, baina ilbeltzaren 6an kolpe latza jaso zuten Valdepeñasen, 5-1 erori baitzirenViña Albali Valdepeñasen kontra. Bi taldeak paretsu hasi ziren, baina gol eta punteria faltak talde nafarra kondenatu zuten. J
“Ez dugu jakin bi zatien hasieratan partidan ongi sartzen, bigarren zatian bereziki. Gauza askoz ere gehiago egiteko gai izan behar gara. Valdepeñasena egoitza zaila da, eta ez ditut jokalariak behar bezala mentalizatu. Ez gara kontzentrazioan eta intentsitatean behar bezala aritu” aitortu zuen partida bukaeran Miguel Hernandez entrenatzaileak.
Oraindik ez dira lehen mailako hamaseigarren jardunaldiko partida guztiak jokatu, baina momentuz El Pozo Murcia da liderra (39 puntu) eta Osasuna Magna hamahirugarren da (16 puntu). Hamazazpigarren jardunaldian Osasuna Magna Xotak sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den O Parrulo Ferrol hartuko du ilbeltzaren 9an, 20:00etan, Anaitasunan (LaLiga+).