Irurtzungo Udalak zerbitzu anitzetako ofizialaren plaza bat betetzeko deialdia egin du. Horretarako, oposizio-lehiaketa prozedura abiarazi du. Deialdian interesa duenak eskabideak aurkezteko otsailaren 2ra arteko epea du. Izangaiek gidabaimena eta euskarazko B2 maila izan beharko dute. Lanpostua lanaldi osokoa da, D mailako ordainsariak izanen ditu, baita plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere.