Arte garaikidea Irurtzunen

Guaixe 2026ko urtarrilaren 9a

Urtarrilaren 10ean, 17an eta 24an, larunbata, Ehuna eta bilbea Maria Jimenez Moreno artistaren instalazio kolaboratiboa sortzeko tailerrak izanen dira, Irurtzunen, Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren barruan. 

FLUXU Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiaren arte garaikideko programa bat da: herritarrei arte sorkuntza garaikidea ulertzeko eta gozatzeko gakoak ematea du helburu, eta horretarako herrialdean hainbat proposamen artistiko antolatzen dituzte. Egitasmoaren barruan urtarrilean zehar Maria Jimenez Moreno artista Irurtzunen izanen da Ehuna eta bilbea proiektuarekin: hari fosforeszentez Irurtzun irudikatzen dituzte marrazkiak oihal handi batean jostea proposatu du artistak, eta horretarako irurtzundarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

Instalazio kolektiboa gauzatzeko urtarrilaren 10ean, 17an eta 24an, 11:00etatik 14:00etara, tailerrak izanen dira, lehenengo bi larunbatetan kultur etxean eta hirugarrenean jubilatuen elkartean. Hiru egunetan edo egun bateko unetxo batean parte har daitekeela azaldu dute, bakarka edo taldeka. Oharretan ere Irurtzun irudikatzen duen "irudi sinple" bat pentsatzeko eta paperean eramateko azaldu dute, eta ez dela ez marrazten ez josten jakin behar. Bestela, irudi kulturaetxea@irurtzun.eus helbidera bidal daiteke. 

Urtarrilaren 31n, 12:00etan, Ehuna eta bilbea erakusketaren mustutzea izanen da.