Abian da Espainiako Kluben Arteko Ohorezko Mailako Pilota Txapelketa. Irurtzun A taldeak asteburuan lehen jardunaldia jokatu zuen, Burgosko Lavaderos pilotalekuan, San Cristobalen kontra. Ikusle asko bildu ziren jokoan zeuden partidak ikustera.
Buruz buruko partidan Sanchok (San Cristobal) eta Murgiondok (Irurtzun) bana berdindu zuten (10-4 eta 9-10). Berdinketa apurtzeko jokoan Sancho gailendu zen, 5-0. Binakako partida, aldiz, Irurtzun klubarendako izan zen, Igoa eta Arbizu (Irurtzun) Carregal eta Garmendia (San Cristobal) bikoaren kontra bi jokoetan gailendu zirelako (6-10) eta 1-10.
Beraz, Irurtzun A-k berdinketarekin ekin dio Kluben Arteko Ohorezko Mailako Txapelketari. Bigarren jardunaldian etxean jokatuko du Irurtzun A taldeak, Huarte A taldearen kontra.