Areto futbola

Irurtzungo derbian, Xota A garaile

Guaixe 2026ko urtarrilaren 14a

Bi taldeak, elkarrekin. XOTA

Emakumeen lehen maila autonomikoko hamabigarren jardunaldiko derbiaren puntuak liderrarendako izan ziren

Emakumeen lehen maila autonomikoko hamabigarren jardunaldiak Xota B eta Xota A taldeen arteko derbia ekarri zuen Irurtzunen. Bi taldeek primeran ezagutzen dute elkar. Ez zen sorpresarik izan eta Xota A liderrak irabazi zuen partida, 0-3, Cristina Bariain, Laura Goiatxe eta Maider Osesen golekin. 

Xota A liderrak 30 puntu ditu. Xota B seigarren da (5 puntu). Hamahirugarren jardunaldian Xota A taldeak Mendialdea A bigarrena (27 puntu) hartuko du Atakondoan ilbeltzaren 16an, 19:30ean. Beraz, lidergoa dago jokoan. Xota B-k ilbeltzaren 17an Larragara joko du, zazpigarren eta azkena den San Miguel arerio zuzenaren kontra aritzera (12:00).