Irurtzunen muslarien garaia

Guaixe 2026ko urtarrilaren 15a

Andres Cruz eta Laura Martinez Cruz, antolatzaileekin. UTZITAKOA

Ilbeltzaren 11n, 31n eta otsailaren 21ean jokatuko dira Felix Urra Mariñelarenaren oroimenezko txapelketa, Euskal Herirko Mus Txapelketarako baliagarria dena. Sakanako finala otsailaren 28an izanen da. 

Muslariak zorioneko dira, Irurtzunen hasi da Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketa. Aurreneko kanporaketa larunbatean, ilbeltzaren 11n, jokatu zen Pikuxarren. Hamaika bikote neurtu ziren eta kartekin abilenak izan ziren bi bikote finalerako sailkatu ziren: Laura Martinez Cruz eta Andres Cruz eta  Mikel Goldarazena eta Mikel Ollo. Hurrengo kanporaketan haiek parte hartzerik ez balute, ordezko bikotea Endika Legarra eta Iñaki Zestau litzateke. 

Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketak beste bi kanporaketa izanen ditu: ilbeltzaren 31n, larunbata, 16:30ean, Larrazpi gazte elkartean eta otsailaren 21ean, larunbata, 16:30ean, Iratxo elkartean. Sakanako mus txapelketako finala otsailaren 28an jokatuko da Iratxo elkartean.