Espainiako Kluben Arteko Ohorezko mailako bigarren jardunaldia jokatu berri da. Irurtzunek Huarte izan zuen aurkari. Buruz buru, Xhoe Lazkozek (Irurtzun) 0-2 galdu zuen Ekhi Iribarriaren kontra (Huarte), 0-10 eta 6-10. Binakako partidan, aldiz, Irurtzun gailendu zen, Josu Igoa eta Aaron Arbizu etxarriarrak (Irurtzun) bi jokotan gailendu baitziren Harkaitz Muruaren eta Araitz Irazustabarrenaren (Huarte) kontra, 10-2 eta 10-1.