Lehen mailako areto futboleko ligak atsedenaldia du baina Osasuna Magna Xota ez dago geldirik. Izan ere, gaur, ilbeltzaren 21ean, asteazkena, talde irurtzundarrak eta Vulcanizados Ruiz Tafak Nafarroako areto futboleko kopako finala jokatuko dute Erriberriko kiroldegian 19:30ean hasiko den norgehiagokan.
Xota finalerdietan San Juan taldeari irabazita iritsi da finalera, eta Tafak Ribera de Navarra kanporatuta. Tafak sorpresa ematen jarraitu nahi du eta kopako bere lehen finala dena irabazi, baina Xota oraindik koparen gose da. Jokatutako zortzi kopetatik zazpi irabazi ditu talde irurtzundarrak, baina zortzigarrena nahi du. Beraz, Erriberriko finala estua izango dela aurreikusten da.