Emakumeen lehen senior mailan hamahirugarren jardunaldia jokatu zen. Xota A liderrak Mendialdea A bigarrena hartu zuen Atakondoan, eta lehen postuetako bi oilarrek partida estu eta gogorra jokatu zuten. Markagailuan alternantzia egon zen. Mendialdea A aurreratu zen, baina Maialen Aranak Xota A-k bana berdintzea lortu zuen, eta hurrengo minutuan Cristina Bariainek 2 eta 1ekoa ezarri zuen. Partidak hala jarraitu zuen, bukaerara arte. 45. minutuan Mendialdea A-k bina berdintzea lortu zuen, eta partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean, garaipenaren gola sartu zuten Berriozarkoek, 2-3.
Xota B taldeak, bere aldetik, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Larragako San Miguel taldeari 2-7 irabazita. Eider Goikoa (3), Amaia Arbea (2) eta Maite Medina (2) izan ziren golegileak.
Xota A-k jarraitzen du emakumeen lehen senior taldeko lider (30 puntu), puntu berdinekin Mendialdea A segika duela. Xota B seigarren da (8 puntu). Hamalaugarren jardunaldian Xota A taldeak sailkapenean hirugarren den Txantrea B du aurkari, eta Xota B-k laugarren den Mendialdea B hartuko du Atakondoan.