Kickboxing

Mohammed Hamdi, elitera

Maider Betelu Ganboa 2026ko urtarrilaren 28a

Mohammed Hamdi, Abhi Dhabin azaroan jokatutako WAKO World Championship txapelketan. UTZITAKOA

Borrokalari irurtzundarrak Glory-rekin sinatu du

Mohammed Hamdi irurtzundarrak aurrera pauso handia eman du. 2025eko azaroan Abhu Dhabin WAKO World Championship pisu astunetan (-91 kg), munduko txapeldunordea izan eta gero, munduko kickboxing promotore handienarekin, Glory-rekin, sinatu du eta elite mailara egin du salto. Otsailaren 7an debutatuko du, Arnhem-en.