Irurtzungo ospakizun egutegia zehaztapen baten zain

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

Festetan falta ez direnak erraldoi konpartsakoak dira. ARTXIBOA

San Martin festak noiz ospatu erabakitzea falta zaio udalari. 

Irurtzungo ospakizun egutegia dozena bat egunez osatuta egoten da normalean. Ihoteetako bi egunez aparte, udaberri, uda eta udazkeneko festetako hamar egunek osatzen dute ospakizunen egutegia Irurtzunen. Aurten azken horiek noiz ospatuko diren ez du zehaztu udalak. Izan ere, San Martin eguna, azaroak 11, asteazkena da aurten. Aurreko asteburuan edo hurrengoa ospatzea, hori da erabaki beharrekoa. 

Irurtzungo ospakizunen egitaraua

Otsailak 13 eta 14, ostirala eta larunbata, ihoteak. 
Maiatzaren 30 eta 31, larunbata eta igandea, Trinitate festak. 
Garilak 15-19, asteazkenetik igandera, festak. 
Azaroak 11, asteazkena, San Martin eguna.