Areto futbola

Osasuna Magna Xotak Toulouse-ren kontrako lagunartekoa irabazi zuen

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Osasuna Magna Xota, lagunartekoan. XOTA

Talde berdeak partida erremontatzea lortu zuen, azken segundoan

Europako Txapelketa dela eta liga geldialdian dago, eta lehiaketa erritmoa mantentzeko asmoz Osasuna Magna Xotak lagunarteko partida jokatu zuen Frantziako ligako lehen mailako Toulouse taldearekin Anaitasunan. Harrobiko jokalariek parte hartu zuten, tartean Aimar Iraurgik, Javi Larreak, Oier Amezgaraik eta bestek. 

Golez betetako partida izan zen. Azken unera zazpina berdinduta iritsi ziren bi taldeak, eta bozina jotzear zela, azken segundoan Dani Saldisek garaipenaren gola sartu zuen, 8-7. Aurretik Dani Saldisek (beste bi gol), Pachuk (4), Javi Larreak eta Albert Ortasek sartu zituzten taldea berdearen gainontzeko golak. 

Osasuna Magna Xotak beste lagunarteko partida bat jokatuko du ATP Iluminacion Ribera Navarra taldearen kontra ilbeltzaren 30ean, 20:30ean, Anaitasunan.