Espainiako Kluben Arteko Ohorezko Mailan hasierako ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Irurtzun kluba Umore Ona taldearen kontra lehiatu zen, Goizuetan, eta norgehiagoka berdinketarekin despeditu zen.
Buruz buru, Xabier Apaolazak (Umore Ona) bi setetan gailendu zen Iosu Olaetxearen (Irurtzun) kontra (10-7 eta 10-5). Aldiz, binakako partidan Josu Igoak eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) garaipena lortu zuten Beñat Apezetxearen eta Markel Lizeagaren (Umore Ona) kontra, bi setak irabazita (7-10 eta 3-10).
Hurrena, Najerino
Taldekako sailkapenean San Cosme eta Oberenak seina puntu dituzte. Irurtzun bederatzigarren da, 3 punturekin, orain arte jokatutako hiru jardunaldietan berdindu eta gero.
Asteburuan Najerino izango du aurkari Irurtzunek otsailaren 1ean,11:30ean, Naiaran.