Areto futbola

Xotako bi taldeak, emakumeen lehen maila autonomikoko bigarren faseari ekiteko prest

Guaixe 2026ko otsailaren 4a

Xota A eta Xota B taldeko neskak, elkarrekin. XOTA

Xota A-k igoera fasean jokatuko du, eta Xota B-k Kopa Autonomikoan

Emakumezkoen lehen maila autonomikoan lehen fasea bukatu da, lehen multzoan Xota A (33 puntu) lider eta Xota B seigarren (8 puntu) zirela. Bigarren fasean, lehen eta bigarren multzoetako sailkapena kontuan hartuta, bi lehiaketa martxan jarri dira. Talde onenek igoera fasean jokatuko dute, eta gainontzekoek Kopa Autonomikoan. 

Igoera fasean zortzi taldek hartuko dute parte eta hamalau jardunaldi jokatuko dira. Lehen jardunaldian Xota A-k Murchanteren kontra jokatuko du otsailaren 6an, 20:30ean, Erriberan. 

Kopa Autonomikoaren multzoan lehen jardunaldia dago jokoan. Xota B-k Mendialdea B izango du aurkari otsailaren 6an, 20:00etan, Berriozarren.