pilota

Irurtzun txukun Espainiakoan eta Euskal Herrikoan

Guaixe 2026ko otsailaren 5a

Bi txapelketa garrantzitsuetan murgilduta daude Irurtzun klubeko pilotariak

Irurtzun klubeko pilotariak ez dira gelditzen. Espainiako Kluben Arteko Txapelketan asteburuan laugarren jardunaldia jokatu zen eta Irurtzunek eta Najerinok bana berdindu zuten Errioxan. Buruz buru Najerinoko Unax Ramirezen kontra 2-1 galdu zuen Iosu Olaetxeak (8-10, 10-1 eta 5-3). Eta Binakakoan Laudioko txapela janztetik zetozen Josu Igoa eta Aaron Arbizu 0-2 gailendu ziren Najerinoko Adrian Pradoren eta David Merinoren aurrean (2-10 eta 5-10). Igandean Irurtzunek Urbion du aurkari Biaizpen (11:30). 

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan, senior mailako Binakako bosgarren jardunaldian Irurtzunek Lapke izango du aurkari gaur, ostirala, Lazkaon (19:30). Ohorezko mailako Binakakoan Irurtzunek Olalde hartuko du larunbatean Bi Aizpe pilotalekuan (11:00).