Irurtzungo Udalak jakinarazi du aurtengo Ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 1ean kobratuko duela. Udal ordainagiriak helbideratuta dutenei aipatu egunean dagokion kontu korrontetik kobratuko die. Ordainagiriak eta zergak helbideratu gabe dutenek etxean jasoko dute ordainagiria. Haiendako ere ordainketa egiteko epea apirilaren 1ean bukatuko da. Beraz, data horren aurretik Irurtzungo edozein aurrezki kutxa edo bankutan Udalak bertan duen kontuan sartu beharko dute dagokien zenbatekoa. Beste aukera bat da udaletxera joatea eta ordainketa txartelarekin egitea.
Udalak jakinarazi duenez, urtean zehar ibilgailuren bat alta emanez gero, tarifak hiruhilekoka hainbanatuko dira. Bestalde, zergaren kuotari dagokionez, bi hobari aplikatuko ditu udalak:
ECO ibilgailuendako %25eko hobaria eta 0 emisioko ibilgailuendako %50eko hobaria
Udalak onartutako zirkulazio zergaren tarifa berria
Autoak
8 zaldi fiskal baino gutxiago: 23,57 euro.
8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 66,28 euro.
12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 141,38 euro.
16 zaldi fiskal baino gehiago: 176,80 euro.
Autobusak
21 plaza baino gutxiago: 164,94 euro.
21 plazatik 50era bitarte: 235,68 euro.
50 plaza baino gehiago: 294,59 euro.
Kamioiak
1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 82,57 euro.
1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 164,94 euro.
2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarria: 235,68 euro.
9.999tik gorako karga erabilgarria: 294,59 euro.
Traktoreak
16 zaldi fiskal baino gutxiago: 40,49 euro.
16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 80,96 euro.
25 zaldi fiskal baino gehiago: 161,71 euro.
Atoia eta erdi atoiak
1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 41,33 euro.
1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 82,57 euro.
2.999tik gorako karga erabilgarria: 164,94 euro.
Motozikletak eta ziklomotorrak
Ziklomotorrak: 5,94 euro.
125 cc-ra arteko motozikletak: 8,91 euro.
125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 14,78 euro.
250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 29,13 euro.
500 cc-tik gora, 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 58,28 euro.
1.000 cc-tik gorako motozikletak: 116,56 euro.
Furgonetak
525 kg-ra arteko karga erabilgarria: autoen tarifa.
525tik gorako karga erabilgarria: kamioien tarifa.