Euskal Herriko Mus Txapelketarako baliagarria den Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketaren bigarren kanporaketa hartu zuen Larrazpi gazte elkarteak ilbeltzaren 31n. Hamaika bikotek eman zuten izena eta bi izan dira txapelketan aurrera egin dutenak: Jon Ansotegi eta Axi Arratibel eta Alberto eta Josu Maestre. Bikoteetako batek lehiaketara aurkezterik ez balu, ordezko bikotea Pablo Garziak eta Ane Berazak osatutakoa litzateke.
Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketak beste kanporaketa izanen du otsailaren 21ean, larunbata, 16:30ean, Iratxo elkartean. Sakanako mus txapelketako finala otsailaren 28an jokatuko da Iratxo elkartean.