Areto futbola

Xota A, ikaragarri

Guaixe 2026ko otsailaren 11

Xota A ikusgarri ari da aurtengo denboraldian.

Nesken lehen maila autonomikoko igoera faseko lider jarri da talde irurtzundarra. Xota B-k galdu egin zuen kopa multzoko lehen jardunaldian

Nesken lehen maila autonomikoan bigarren faseari ekin diote taldeek. 

Igoera fasean Xota A-k ikusgarri jokatu zuen Murchanten eta garaipen ikusgarria lortu zuen, Murchanteri 1-12 irabazita. Alazne Garcesek talde irurtzundarra aurreratu zuen, baina berehala bana berdindu zuen Murchantek. Hortik aurrera irurtzundarrak izan ziren partidaren gidoia idatzi zutenak. Maialen Arana, Maider Oses (2), Cristina Bariain (4), Alazne Garcek (beste hiru gol) eta Maialen Arana jokalariek sartutako golei esker, 1-12 gailendu zen Xota A. 

Xota A jarri da lehen autonomikoko igoera faseko lider (3 puntu). Bigarren jardunaldian Xota A-k Cantera hartuko du otsailaren 14an, 17:00etan, Atakondoan. 

Lehen autonomikoko kopako multzoan lehen jardunaldia jokatu zen. Xota B-k Berriozarren jokatu zuen, Mendialdea B taldearen kontra. Lehia estuan, Berriozarkoak finago aritu ziren eta 3-0 gailendu ziren eta hain zuzen ere lider jarri ziren (3 puntu). Xota bosgarrena da, punturik gabe. Asteburu honetan atseden jardunaldia dagokio Xota B-ri.