Ekonomia sozialari buruzko topaketa antolatu dute

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

Gizarte ekonomiari buruzko topaketa Dinabiden. ARTXIBOA

Ekonomia eredu hori zen den eta ibarrean duen eragina ezagutarazi eta indartzea du helburu.

Sakanako Ekonomia Sozialaren Topaketan ekonomia ekonomia eredu horretan ibarrean lanean ari diren sare eta erakundeek beren jarduna aurkeztuko dute. Horrekin batera, gaur egun dituzten erronkak eta etorkizuneko lankidetza aukerak ere hizketa gai izanen dira. Bereziki, zaintzen arloan martxan dauden esperientziak ezagutzeko aukera eskainiko da, eskualdeko beharrei nola erantzuten zaien ikuspegi praktikotik aztertuz. Jardunaldiaren azken zatian, parte hartzaileek elkarlanean hausnartzeko eta trukerako gunea izango dute, interkooperazioaren bidez landu daitezkeen aukerak eta erronkak identifikatzeko asmoz.

Topaketa Sakanako Ekonomia Sozialaren Mahaia osatzen duten erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da: ANEL, Olatukoop, REAS, EINA eta Sakanako Garapen Agentzia, besteak beste. Bere helburua da ekonomia sozialaren eredua eta haren eragina Sakanan ezagutaraztea eta indartzea. Topaketa otsailaren 25an, asteazkenarekin, 09:00etatik 11:00etara izanen da, Irurtzungo Dinabiden. Izena emateko Interneteko galdetegi laburra bete beharra dago: labur.eus/fpnq6atr.