Astekaria

Moha Hamdik garaipenarekin debutatu du profesionaletan

Maider Betelu Ganboa 2026ko otsailaren 19a

Mohammed Hamdik Ozer mendean hartu zuen. GLORY

Ozer hartu zuen mendean Herbeheretako Arnhem-en jokatutako borrokaldian

Mohammed Hamdi irurtzundarrak munduko kickboxing promotore handienarekin, Glory-rekin debutatu zuen profesional mailan otsailaren 7an Herbeheretako Arnhem hiriko Gelredome estadioan. Pisu astunetako LHW -95 kg kategorian, Hamdik Ozerren kontra borrokatu zuen. Amestutako debuta izan zen, garaipenarekin hasi baita profesionaletan.