Duela 25 urte...

Irurtzunen etxeak eraikitzen

Guaixe 2026ko martxoaren 24a

Sonhar diskoteka zegoen orubean eraikitzen ari ziren etxebizitzak. ARTXIBOA

30 familia bakar eraikitzen ari ziren.

Irurtzungo lau tokitan guztira 30 familia bakar eraikitzen ari ziren. Alde batetik, Trinitate kalean, Sonhar dantzalekua zena bota eta orube hartan 14 familia bakar eraiki zituzten. Elizpea eta San Migel kaleetan zortzi bat etxebizitza eraikitzen ari ziren eta beste bat Lizarra kalearen ondoan. Etxebizitza horiek 15 eta 28 milioi pezeta (90.150-168.280 euro)artean saltzen ari ziren. Bestalde, berriak ez ziren pisuen prezioa, bataz beste, 10 milioi pezetakoa (60.100 euro) zen.