Areto futbola

Xota A-k gol festarekin jarraitzen du

Guaixe 2026ko otsailaren 18a

Xota A eta Xota B, elkarrekin. XOTA

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean lider irutzundarrak Cantera mendean hartu zuen eta kopako multzoan Xota B-k atsedena zuen

Nesken lehen maila autonomikoko igoera faseko bigarren jardunaldian Xota A-k Cascanteko Cantera taldea hartu zuen Irurtzunen. Liderrak goitik behera kontrolatu zuen partida eta ez zion aukerarik zipitzena eman Canterari. Azkenean, 8-0 irabazi zuen Cristina Bariain (2), Alazne Garces, Maialen Arana (2), Maider Oses, Amaia Martinez eta Saioa Etxeto jokalariek sartutako golei esker. 

Xota A-k lider jarraitzen du (6 puntu), Azkarrena bigarrenarekin puntutara berdinduta. Otsailaren 22an, igandea, Xota A-k sailkapenean laugarren den Marcilla Aurora izango du aurkari, 12:00etan, Marcillako kiroldegian. 

Kopako multzoa
Nesken lehen maila autonomikoko koparen multzoan bigarren jardunaldia jokatu zen. Xota B taldeak atseden jardunaldia zuen. Sailkapenean Mendialdea B da liderra (6 puntu) eta Xota B laugarren da, punturik gabe. Otsailaren 23an, astelehena, Xota B-k sailkapenean bosgarren eta azkena den Lacturale Orvina hartuko du Atakondoan, 19:45ean.