Moldaketa jubilatuenean

Guaixe 2026ko otsailaren 25a

Jubilatu elkartean jarritako pareta mugikorra. IRURTZUN ARAKILGO AHOTSA

Pareta mugikorra jarri du udalak. 

San Martin jubilatu elkartearen egoitzan pareta mugikorra jarri du Irurtzungo Udalak. Pareta horrek aukera ematen du elkartea bi espaziotan bereizteko edo espazio bakarra mantentzeko. Premien arabera, erabiltzaileek pareta hori bildu edo luzatuko. Irurtzungo Udalak lan hori egiteko 21.109 euro bideratu ditu. Udalak aurreratu duenez, aire girotuko aparailua jarriko du jubilatu elkartean udara begira. Horretara 9.000 euro bideratuko ditu.