pilota

Irurtzunek Barberito du arerio Espainiako Kluben Artekoan

Guaixe 2026ko otsailaren 19a

Txapelketako seigarren jardunaldia otsailaren 19an jokatuko du Irurtzunek, etxean, Errioxako taldearen kontra.

Espainiako Kluben Arteko Txapelketan asteburuan seigarren jardunaldia jokatu zen ohorezko mailan. Irurtzunek Larraun izan zuen aurkari Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, eta jokatutako bi partidak irabazi zituen. Buruz buruko partidan, Larraungo Unai Astizi 1-2 irabazi zion Irurtzun klubeko Iosu Olaetxeak (3-10, 10-8 eta 0-5). Binakakoan Larraungo Iñaki Galartza eta Julen Sotil 0-2 hartu zituzten mendean Irurtzungo Josu Igoak eta Aaron Arbizuk. 

Egunotan Espainiako Kluben Arteko Txapelketako ohorezko mailako zazpigarren jardunaldia dago jokoan. Irurtzun klubak Errioxako Baños de Tobiako Barberito I kluba hartuko du gaur, otsailak 19, osteguna, 19:30ean, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan.