Mendia

Irurtzungo Mendi Jardunaldiak bertan dira

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

Mendi Fest Zinema Jaialdiko filmeetariko bat. UTZITAKOA

Otsailaren 20an, 22an, 27an eta martxoaren 1ean, Iratxo elkarteak antolatutako jardunaldiak izanen dira; proiekzioak, Mendi Film zinemako filmak, irteerak eta beste izango dira.

Iratxo mendi klubak Irurtzungo udalaren laguntzaz antolatutako Irurtzungo Mendi Jardunaldiak martxan daude. Otsailaren 20an, ostirala, 19:00etan, Iratxon, mendi taldeak antolatutako mendi irteeren inguruko proiekzioa egingo du Patxi Alegrek.

Otsailaren 22an, igandea, 9:00etan mendi irteera prestatu dute Iratxokoek, Irurtzun-Larrazpil-Txotx. 19:00etan, 2025eko Mendi Film Zinema Jaialdian aurkeztutako filmerik onenak ikusteko aukera izango da Irurtzungo Kultur Etxean. Hiru lan ikusiko dira jarrian: Into Altai, Sail Ofizialeko filma; Cantos y Flores, Kirol eta Abenturazko Film Onenaren saria jaso zuena; eta K2 Mon Amour, Alpinismoko Film Onenaren saria jaso zuena. 

Otsailaren 27an, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, Abriendo Camino. Groenlandia izeneko proiekzioa eta solasaldia izanen da. Azkenik, martxoaren 1ean, igandea, Amaiurko bidea proiekzioa eta solasaldiaren txanda izango da kultur etxean. 

Mendi jardunaldietarako ekimenetarako sarrerak Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean eskuragarri daude.