Pilota

Irurtzunek eta Barberitok Espainiako Kluben Artekoan berdindu

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

Txapelketako seigarren jardunaldian Irurtzunek Errioxako taldea hartu du

Espainiako Kluben Arteko Txapelketan asteburuan zazpigarren jardunaldia jokatuko da ohorezko mailan eta Irurtzunek Errioxako Baños del Rey Tobiako Barberito I kluba hartu zuen atzo, otsailaren 19an, Irurtzunen. Buruz burukoan Iosu Olatxeak (Irurtzun) 0-2 galdu zuen Joanes Cestauren (Barberito) kontra (5-10 eta 4-10) eta binakakoan Josu Igoak eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) 2-0 hartu zituzten mendean Unai Mata eta Aratz Oliden (Barberito), nagusitasunez, 10-1 eta 10-1. 

Aurreko jardunaldian, seigarrenean, Irurtzunek Larraun izan zuen aurkari Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, eta jokatutako bi partidak irabazi zituen. Buruz buruko partidan, Larraungo Unai Astizi 1-2 irabazi zion Irurtzun klubeko Iosu Olaetxeak (3-10, 10-8 eta 0-5). Binakakoan Larraungo Iñaki Galartza eta Julen Sotil 0-2 hartu zituzten mendean Irurtzungo Josu Igoak eta Aaron Arbizuk.