Areto futbola

Xota A eta Xota B, bide berean

Guaixe 2026ko otsailaren 25a

Xota A eta Marcilla, elkarrekin. XOTA

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko igoera faseko lider sendo segitzen du Xota A-k. Xota B-k, aldiz, ezin izan zuen punturik bildu

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko igoera fasean hirugarren jardunaldia jokatu zen. Xota A-k Marcilla izan zuen aurkari Erriberan jokatutako partidan, eta atzera ere errezitaldi bikaina eman zuten irurtzundarrek, 1-8 irabazi baitzuten. Marcilla izan zen aurreratu zena, baina irurtzundarrek berehala erantzun zuten eta Cristina Cristobal, Cristina Bariain (4), Carmen Ochoa (2) eta Maialen Arana jokalariei esker 3 puntu eta zakua bete gol lortu zituzten. 

Xotak jarraitzen du lehen maila autonomikoko igoera faseko lider (9 puntu), Azkarrenaren aurretik (7 puntu). Laugarren jardunaldian Xota A-k sailkapenean zortzigarren eta azkena den Cortes hartuko du otsailaren 28an 17:30ean Atakondoan jokatuko den partidan. 

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko kopa faseko hirugarren jardunaldian Xota B taleak Lacturale Orvina hartu zuen Atakondoan. Orvina aurreratu zen, baina Yolanda Martilek bana berdintzea lortu zuen eta partida zabal-zabalik geratu zen. Tamalez, Orvinak beste bi golekin erantzun zuen eta 1-3 galdu zuten irurtzundarrek. 

Kopa faseko liderra Mendialdea B da (9 puntu). Xota laugarren da, punturik gabe. Laugarren jardunaldian Xota B-k sailkapenean bosgarren eta arerio zuzena den San Miguel izango du aurkari otsailaren 28an 12:00etan Larragan jokatuko den partidan.