Xota klubeko presidente Tatono Arregik azaldu duenez, kluba inbertitzaile pribatu baten bila ari da entitatearen etorkizuna ziurtatzeko. "Juntako bostetatik lau jubilatuak gara. Akatu arte Xotan laguntzen jarraituko dugu, baina Xotak aurrera egin dezan ezinbestekoa da guk albo batera pausoa ematea, eta entitate berri batek ardura hartzea. Jende gaztea eta ekintzailea behar dugu".