Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketako hirugarren kanporaketa Iratxo elkarteak hartu zuen otsailaren 21ean. Hamahiru bikotek eman zuten izena eta lehiaketan aurrera egin zutenak bi izan ziren: Maider Iragi eta Iñaki Azkona, eta Saioa Erro eta Mikel Osinaga. Finalean haietakoren batek jolastu ezinen balu, haien ordez Josune Astiz eta Maribi Astiz bikotea ariko litzateke.