Berriozarko La Tarta peñak Patxitxi Sariak banatu zituen martxoaren 2an. Aurten Osasunako Ante Budimir aurrelaria, Osasuna Magna Xotako Asier Llamas atezaina eta emakumeen Osasunako Saioa Larunbe hegala izan dira saridunak.
Asier Llamas irurtzundarrak bigarren aldiz jaso du Patxitxi saria. Osasuna Magnako atezaina izatearen merituari, Espainiako selekzioarekin aritu izanaren meritua gehitu zaio. “Halako sariak jasotzea harrotasun handia da” eskertu du Llamasek.