Areto futbola

Xota A-k zanpagailuarekin jarraitzen du

Guaixe 2026ko martxoaren 4a

Xota A-k Cortes mendean hartu zuen. XOTA

Emakumeen lehen maila autonomikoko igoera fasean Xota A-k lider jarraitzen du eta kopako multzoan Xota B-k garaipena lortu zuen

Emakumeen lehen maila autonomikoko igoera fasean Xota A liderrak ikusgarri jarraitzen du. Otsailaren 28an 8-0 hartu zuen mendean Cortes, etxean erakustaldia emanda. Maider Oses (2), Cristina Bariain (2), Laura Goiatxe, Ana Vidondo eta Maialen Arana izan ziren golegileak. 

Xota A-k jarraitzen du igoera faseko lider (12 puntu), 2 puntura Azkarrena duela (10 puntu). Igoera faseko bosgarren jardunaldian Xota A-k Mendialdea A izango du aurkari, martxoaren 6an, 20:15ean, Berriozarren. 
Emakumeen lehen maila autonomikoko kopako fasean Xota B-k 0-2 irabazi zion San Migueli Larragan jokatutako partidan. Eider Goikoak eta Amaia Arbeak sartutako golekin lortu zen garaipena. 

Bosgarren jardunaldian Xota B-k Union Tutera hartuko du Atakondoan. Partida martxoaren 11n jokatuko da, 20:20ean.