Mus txapelketak baditu irabazleak

Guaixe 2026ko martxoaren 5a

Txapelketan saritutakoak. UTZITAKOA

Basaburua, Imotz eta Sakanako hamasei bikote neurtu ziren. 

Felix Urra Mariñelarenaren Oroimeneko Mus Txapelketaren finala jokatu zen Iratxo elkartean larunbatean, otsailaren 28an. Aurretik jokatutako hiru kanporaketetan sailkatutako hamasei bikoteak neurtu ziren. Finalera Xabier Mauleon eta Manuel Larraza etxarriarrak eta Jokin eta Jesus Mari Goikoetxea lakuntzarrak iritsi ziren. Irabazle bakarra zegoen eta partidaren akaberan etxarriarrek jantzi zuten. Sari gisa urdaiazpiko zati bana eta Euskal Herriko Mus Federazioaren kit bana jaso zuten. Bigarrenek gazta bana jaso zuten. 

Kontsolazio finalean Iosu eta Alberto Mestre Saioa Erro eta Zepeloren kontra neurtu ziren. Aurrenak izan ziren kartekin abilenak edo zorterik handiena izan zutenak eta hirugarren sailkatu ziren. Txorizo bana eskuratu zuten. Laugarrenek, berriz, sari gisa ardo botila bana jaso zuten. Oroimenekoa Euskal Herriko Mus Txapelketarako baliagarria zen.